2011/05/14

Teknologia Berriekin bueltaka

Ez dakit zenbatek sufritu izan ditugun azken egunotan blogger- ek izandako arazoak. Nire kasuan, atzo gauean konturatu nintzen bi sarrera desagertu zitzaizkidala. A ze amorrua! Berriro idatzi behar nituen, argazkiak bilatu, ai ene... 

Zer egin behar nuen ordutik aurrera? Ezer publikatu baino lehen word- en gorde akaso? Hura atzerapena.

Azkenean, foruetara jo nuen laguntza bila. Egia da interneten denetarik dagoela. Den- dena. Azkar asmatu nuen google reader- en sartuz gero nire azken sarrerak errekupera nitzakeela. Google reader ez nuen ezagutzen, baina google docs- en lehengusua dela esango nuke.  Nire gmail- en kontuaren bidez sartu eta... ezustean, jarraitzen ditudan blogeen azken sarrerak zabaldu ziren. 15 sarrera guztira, argazki, bideoak eta guzti.

Nire sarrerak ez, ordea (ez naizelako nire blogaren jarraitzaile, pentsatu nuen). Bueltak eman eta azkenean "añadir una suscripción" izeneko botoia sakatu nuen. Blog honen helbidea idatzi bezain pronto, han zegoen dena! Lasaitu ederra hartu nuen.

Bizitza ez zen hain bidegabea, azken finean. Hura sorpresa, blogera bueltatzean, iratxo txikiren batek dena berrezarri zuela ikusi nuenean. Bazirudien han egon zela denbora luzez, lan ta lan.

Blogger- en arazo teknikoei buruzko berriak irakurtzeko lotura honetan klikatu.

1 comentario:

  1. Eskerrik asko Kristina,
    Informazio hau oso baliagarria da!
    Eskerrak konpondu zela!
    Agur.
    FAA

    ResponderEliminar