2011/05/27

Webquest

Azkenean hemen dago! Korrika 17ri buruzko webquest- a.
Maitatu, ikasi, ari... euskalakari! Espero dut disfrutatzea.

2011/05/15

Artea haurren begiekin


Pixelandia plastika gelan erabiltzeko ideien laborategitzat definitzen dute hasierako orrian. Hori bai, baliabide digitalek eskeintzen dizkiguten aukera guztiekin.  Hiru ataletan antolatuta dago: Ikusi, Ikasi eta Egin. Bereziki azpimarratzekoak dira Lehen Hezkuntzako ikasleek bidalitako artelanak.

2011/05/14

Teknologia Berriekin bueltaka

Ez dakit zenbatek sufritu izan ditugun azken egunotan blogger- ek izandako arazoak. Nire kasuan, atzo gauean konturatu nintzen bi sarrera desagertu zitzaizkidala. A ze amorrua! Berriro idatzi behar nituen, argazkiak bilatu, ai ene... 

Zer egin behar nuen ordutik aurrera? Ezer publikatu baino lehen word- en gorde akaso? Hura atzerapena.

Azkenean, foruetara jo nuen laguntza bila. Egia da interneten denetarik dagoela. Den- dena. Azkar asmatu nuen google reader- en sartuz gero nire azken sarrerak errekupera nitzakeela. Google reader ez nuen ezagutzen, baina google docs- en lehengusua dela esango nuke.  Nire gmail- en kontuaren bidez sartu eta... ezustean, jarraitzen ditudan blogeen azken sarrerak zabaldu ziren. 15 sarrera guztira, argazki, bideoak eta guzti.

Nire sarrerak ez, ordea (ez naizelako nire blogaren jarraitzaile, pentsatu nuen). Bueltak eman eta azkenean "añadir una suscripción" izeneko botoia sakatu nuen. Blog honen helbidea idatzi bezain pronto, han zegoen dena! Lasaitu ederra hartu nuen.

Bizitza ez zen hain bidegabea, azken finean. Hura sorpresa, blogera bueltatzean, iratxo txikiren batek dena berrezarri zuela ikusi nuenean. Bazirudien han egon zela denbora luzez, lan ta lan.

Blogger- en arazo teknikoei buruzko berriak irakurtzeko lotura honetan klikatu.

2011/05/13

Finlandiako kasua

Kubatik... Finlandiara. Horra aldea!
Ikasle finlandiarrek arrakasta handia izan ohi dute PISA eta horren antzeko frogetan. Hona hemen hango sistemaren inguruko pare bat artikulu.

Finlandia eredu
El éxito de las TIC en la educación de Finlandia
Hezkuntza finlandiarra, zergatik da eredugarri?

Bukatzeko, ume hauen argazkien muntaia osatu dut, onetrumedia- ren laguntzaz. Baliabide horrek aukera anitzak ematen ditu, baina muntaiak konpartitzeko edo eta zenbait ezaugarri erabiltzeko ordaindu behar da. Esaterako, 30 segundo baino gehiagoko bideoak ezin dira dohain osatu.



2011/05/04

Ametsgaiztoen aurrean...



 
Beldurrak lantzea ezibestekoa izango dugu Haur Hezkuntzan. Bideo honek txikitxoei ametsgaiztoak kudeatzen lagun diezaieke. Umea ez ezik, Ametsgaiztoak, Jostailuak eta nola ez, Kalabaza Txikia dira protagonista.

(Irudian klikatuz gero, Dailymotion izeneko plataformara eramaten gaitu zuzenean, Youtube- ren antzekoa, bideoak konpartitzeko balio zaiguna).

2011/05/03

Irakatsiz hazi

Kubarekin jarraitzeko, José Martí pentsalariaren aipuak. Adibide gutxi batzuk baino ez dira, baina haurren eta hezkuntzaren inguruan pentsarazteko aproposak...

"Aprender a enseñar, que es lo más bello y honroso del mundo".
------------------------
(Martí, José. Obras Completas. La Habana, Editorial de Ciencias Sociales, 1975. -- t.IV, p.481)

 

"Hay que dar al niño hombros para que sustente el peso que la vida le eche encima, --no peso ajeno que oprima sus hombros: así ¿cómo andará?"
------------------------
(Martí, José. Obras Completas. La Habana, Editorial de Ciencias Sociales, 1975. -- t.XVIII, p.291)


"Para los niños trabajamos, porque los niños son los que saben querer, porque los niños son la esperanza del mundo".
------------------------
(Martí, José. Obras Completas. La Habana, Editorial de Ciencias Sociales, 1975. -- t.XVIII, p.302)



"El pueblo más feliz es el que tenga mejor educados a sus hijos, en la instrucción del pensamiento, y en la dirección de los sentimientos. Un pueblo instruido ama el trabajo y sabe sacar provecho de él. Un pueblo virtuoso vivirá más feliz y más rico que otro lleno de vicios, y se defenderá mejor de todo ataque".  
------------------------
(Martí, José. Obras Completas. La Habana, Editorial de Ciencias Sociales, 1975. -- t.XIX, p.375)


"Enseñar es crecer".
------------------------
(Martí, José. Obras Completas. La Habana, Editorial de Ciencias Sociales, 1975. -- t.XX, p.216)

2011/04/26

Haurreskolak Kuban



Orain dela egun gutxi batzuk, Kubako haurreskolek 50. urteurrena ospatu dute. Hona hemen berria irakurtzeko bi aukera:


Honen harira, eta herrialde honetan hezkuntzari eskeintzen zaion garrantzia kontuan hartuta:
Kubako Hezkuntza Sistemara hurbiltzeko wikipediako sarrera.

2011/04/10

Eskola 2.0 eraikitzeko animatzen gaituen bideo laburra aurkitu dut sarean. Hemen doakizue lotura.



 Iturria eta zenbait iruzkin, hemen.

2011/03/26

Kontzeptu mapa

Mindomo programa erabiliz, kontzeptu mapa bat osatu dut Educa con TIC aldizkari elektronikoan irakurritako artikulu batetik abiatuta. Bertan Andaluziako ikastetxe batean egiten ari diren IKT proiektuen berri ematen da.

2011/03/25

Aurkezpena

Hona hemen nire IKT bloga, Teknologia Berrien inguruan gelan egiten dugun lana bilduko duena, alegia.

Testuingurua: Haur Hezkuntza, Irakasle Eskola, Gasteiz.